Formazioa
Zure ezagutzak handitzeko asmoa duzu? Formazio iraunkorra ala trinkoa behar duzu?
Lehen sektoreko, elikadura-sektoreko eta landa-inguruneko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen laguntzeko aholkularitza eskaintzen dugu eta HAZI-ren bidez egiten diren lanerako prestakuntzako eskaintzaren informazioa ematen dugu. Besteak beste:
- Fraisoro-Arkaute- Derioko formakuntza reglatuaren eskaintzak
- Lanerako prestakuntza eskaintza
Laguntzen kudeaketa
Debagoienako landa inguruneko proiektuak, lehen sektorekoak, elikadura-industria sektorekoak aurrera eramateko eta iraunkortasuna hobetzen laguntzeko aholkularitza eskaintzen dugu.
Administrazio desberdinek urtean zehar argitaratzen dituzten diru-laguntzen kudeaketa egiten laguntzen dugu, diru laguntzen helburuez eta aurkeztu beharreko dokumentazioren inguruko informazioa emanez eta izapideak egiteko laguntza emanez.
Gipuzkako Foru Aldundiak eta Eusko Jaiurlaritzak, landa inguruneko bizi kalitatea, jarduera ekonomiak, ekintzailetza, azpiegiturak hobetzeko…dirulaguntzak urtero argitaratzen dituzte. Laguntza lerroen artean LANDAOLA, LEADER eta EREIN laguntza-programak aurkitzen dira.
Ekintzailetasuna
Deba Garaia LGEa berrikuntza eragilea da, EAEko beste Landa Garapenerako Elkarteekin batera MENDINET Tokiko EkintzaTaldeko partaide bezala. HAZINNOVA agentea gara Debagoienan, programaren inguruko informazioa eta diru laguntzaren eskaera egiteko laguntza eskaintzen dugu eskualdeko nekazaritzako elikagaien eta elikagaien industriei.
Eskualdeko landa eremuko ekintzaileei aholkularitza eskintzen diegu, landa garapeneko proiektua garatzeko ekintzailetzako programak kudeatzen adituak diren erakundeetara edo Administraziora (eskualdekoa, lurraldekoa edota erkidegokoa) bideratzen ditugu eta prozesu guztian zehar laguntza eskaintzen da.
LANDAN EKIN egitasmoa martxan jarri du LANDAOLAk, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, hainbat erakunde eta eragileren laguntzarekin. Egitasmoaren helburu nagusienetakoa, landa eremuan ekintzailetasuna, elkarlana eta ko-sorkuntza bultzatzea da. Landan Ekin-en bitartez, landa ingurunearen dibertsifikazioan eta enplegu sorreran sakontzeko zein lehen sektorea indartzeko helburuan aurrera egin nahi da, elkarlana, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izango dituzten proiektuak sustatuz. Bi atal nagusitan banatzen da Landan Ekin egitasmoa. Alde batetik, Gipuzkoako I. Landa-Ekintzaile Sariak sortu dira eta bestetik, Goizane ekintzailetza eta ko-sorkuntza gunea sortzea.
Gipuzkoako I. Landa-Ekintzaile Sariak sei atal nagusitan emango dira eta bakoitzean 2.500 euro emango zaizkio irabazleari. Sarietako kategoriak honakoak dira:
-Nekazaritza jardueraren garapena.
-Lehen sektorearen dibertsifikazioa.
-Emakume ekintzaileari saria.
-Gazte ekintzaileari saria.
-Belaunaldi aldaketa saria.
-Berrikuntza saria.
Bestalde, aurkezten diren proiektuen artean lau aukeratuko dira, ‘La Caixa Rural Talent’ izeneko 1.000 euroko saria, eta 35 orduko formakuntza jasoko dutenak.
LANDAN EKIN, Gipuzkoako I. Landa-Ekintzaile Sariak - Informazioa: https://landaola.eus/proiektuak/
Berrikuntza profil azkarra