Nor gara

DEBA GARAIA, Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea da. Elkartea 1989an sortu zen, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara.

Elkarte izaera du eta guztira 28 kidez osatuta dago, horietatik 8 eskualdeko Udalak dira eta beste 20ak nekazal sektoreko eta landa inguruneko elkarte eta erakundeek osatzen dute.

LANDAOLA (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa) eta MENEKO-ko (Erkidegoko Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa) partaide gara.

Europa mailako Leader estrategia garatzeko tokiko eragile taldea osatu dugu erkidegoko beste landa garapenerako elkarteekin eta HAZI Fundazioarekin MENDINET taldea osatuz.

Landa Garapenerako 7/2022 Legearen baitan Landa-garapeneko eskualdeko programak (LGEP) egin eta gauzatzeko ardura dugu.

"2015-2020 epealdiko balorazioa egin ondoren 2023-2027 epealdirako Landa Garapen Programa berria martxan jarriko da.

Landa Garapen Programaren barne urteko ekintza-proiektuak burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea Departamenduko, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritzatik eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzatik, LANDAOLAri zuzenduta, Gipuzkoa osorako proiektuak finantzatzeko diru laguntza onartzen da eta hainbat proiektu/ekimen programa ezberdinetara bideratzen dira.

Ekintzen arabera departamentu desberdinetara zuzentzen gara, gure aholkularitza bitartez, sortutako beharrei erantzun bat emateko. Landa Garapen Programaren barne, Landaola eta Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez urteko ekintza zehatzak finantziatzen ditugu, Eusko Jaurlaritzarekin ere lan hitzarmena dugu.

Kideak

Bailarako 8 Udalek eta 20 landa inguruneko eragilek osatzen dute elkartea.

Debagoienako herri txiki, landa auzoen eta landa ingurunearen garapenaren alde lan egiten dugu. Horretarako aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskaintzen da.

Elkarte izaera dugunez Batzar Orokorra da erabaki organu nagusia, elkartearen zuzendaritza eramateko Zurendaritza Batzorde bat dago, bere buru Lehendakaria izanik.

Urteko ekintza plana Batzar Orokorrak onartzen du eta bere baitan lana egiten du talde teknikoa. Federazioen bitartez lurralde eta erkidegoko proiektuetan parte hartzen dugu.