Jarduera eremuak
Proiektuak
Debagoieneko landa garapenerako programa 2015-2020
EAEko Landa Garapenerako Eskualdeetako Programak 2015-2020
Egitasmo honekin beste helburuen artean markatu dugun erronka nagusia hauxe da: eskualdeko landa ingurunea bizirik mantendu lehen sektorea berpiztuz.
Horretarako erronkak eta helburuak zehaztu ditugu eta horiek garatzeko lanketa egiten dugu, adibidez: Lehen sektorean lanpostuak sortzeko lanketa; gazteentzat lehen sektorea euren lan aukera moduan izateko neurriak hartu; lurraren eskuragarritasuna bermatu; eskualdeko gizarteari kalitatezko produktuak eskaini…
Beste batzuen artean, honako arloetan ere lanketa egiten da:
- Deba Garaiak, Debagoienean baserrien eta basoen gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako erronken inguruan hausnarketa prozesu bat irekita dauka. Baserritar eta herritarren gogoeta jasotzeko prozesu parte hartzailea martxan jarri da. Basogintzaren inguruan martxan jarri nahi diren egitasmo berrien informazioa zabaltzeko lanketa egiten da (BASOTIK, TANTAI baso jabeen koop.).
- Eskualdeko herrietan Plan Orokorreko berrikusketa egiten dihardutenetan, lurren kalifikazioen inguruan egiten diren proposamenak jarraitzen dira eta egon daitezkeen nekazaritzarako lurrak babesteko lanketa egiten da.
- Bertako produktuaren kontsumoa sustatzeko ekintzak antolatzen dira eskualdeko beste eragileekin batera (publikoak-pribatuak): azokak, tailerrak, dastaketak…
- Jangela kolektiboak bertako produktuekin hornitzeko lanketa ere egiten da.
- …
Ekoizpen, heziketa eta kontsumo beharrak lotu nahian, herri mailako estrategia landu eta ekintzak proposatzeko eratu da elikadura mahaia. Elikadura burujabetzari begira, eragile eta ekimen desberdinak norabide berean jarri eta beraien artean sareak eraikitzen joateko helburua badu mahai honek, baina baita elikadura burujabetza eta agroekologiaren oinarria lantzea.
Elikadura kate osoan eragiteko aukerak ikusten dira herrian, lotura desberdinak ikusten direlako katearen zati desberdinen artean. Ekoizpenean eragiteak banaketa eta kontsumoa birplanteatzea ekarri dezake, eta kontrara, kontsumoan eragiteak ekoizpen behar berriak sortu ditzake. Berdina gertatzen da transformazioarekin, ekoizpena handituz gero transformazio guneetan eragin dezake, eta alderantziz.
Hiru proiektu inguruan bereziki lanketa egiten ari da. Alde batetik, lehen sektorearen erreleboari erantzuna ematea, jada instalatuta dauden ekoizleei lagunduz eta ekoizpen berriak martxan jartzeko eta lehen sektorera gazteak erakartzeko aukerak landuz. Beste alde batetik, azokaren inguruan hasitako hausnarketari jarraipena emango diogu eta eraikina berritzeko egingo diren obren ondoren, bertako produktuak eskainiko dituen gunea/denda kudeatzeko formulak bilatzeko egingo den lanketan ere parte hartzen dugu. Azkenik, herrian dauden hainbat erakundetako jangelatan elikadura eredu jasangarria bultzatzeko ekintzak burutuko dira.
Debagoienako landa ingurunea 72 auzoz osatuta dago. Auzoek ez dute forma juridiko, ez autonomia eta ez aurrekontu propiorik, eta bakoitzak parte den Udalarekin adostu behar du bertan garatuko diren ekintzak. Batzuk auzo-lokalak dituzte, beste batzuk erdigunea oso bereiztuta daukate eta horien inguruan ekintzak antolatzen dituzte. Auzoen kohesiorako garrantzia handia dute bilgune hauek. Hainbat auzoekin urterako programazioa lantzen dugu gero Udalarekin aurrekontua eta ekintzaren gauzatze prozesuari ekiteko, horiek mantendu eta beste batzuekin prozesua lotu Udal zerbitzu desberdinekin.
Gipuzkoako Azoken sarea (GAS).
GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA (GAS) proiektua 2020ko amaieran martxan jarri zen. Proiektuak hainbat helburu ditu ardatz, baina nagusien artean honakoa aurkitzen da: Gipuzkoako herrietako azokak (asterokoak) aztertu, indartu eta etorkizuna bermatu.
LANDAOLAk (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), Europatik onartutako “BASERRITIK MAHAIRA ESTRATEGIA”-ekin bat egiten du GAS egitasmoarekin eta proiektua aurrera eramateko hainbat aliantza lortu ditu. ELIKA Fundazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (GFA) eta UDALEN laguntzarekin, herrietako azokak dinamizatzeko eta bultzatzeko konpromezua hartzen da GAS proiektuarekin eta udal ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren azokek betetzen duten papera balorean jartzeko lanketa egiten da.
Momentu honetan, hamazazpi Udalerri hartzen dute parte GAS proiektuan, gure eskualdeko hiru: Arrasate, Bergara eta Oñati.
Herri bakoitzeko azoken ekintza plana burutu dira, herri bakoitzera egokitutako plana gauzatu dira, azoken beharretara egokituz eta azokan parte hartzen duten eragile ezberdinekin adostu dira. Azoka bakoitzeko etorkizuneko erronkak adostu dira eta prozesu honen bidez guztien artean ikuspegi orokor bat lantzen ari gara Gipuzkoako Azoken Sarea lortzeko helburuarekin. GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA proiektuaren PLAN ESTRATEGIKOA bost ardatz jasotzen ditu eta hemezortzi lan ildo.
Ardatzak honakoak dira: GOBERNANTZA/ KUDEAKETA; AZPIEGITURAK ETA ZERBITZUAK; ETORKIZUNA (lehiakortasuna, ondorengotza eta digitalizazioa); SAREAREN DINAMIZAZIOA eta SAREAREN KOMUNIKAZIOA.
Informazio gehiago: landaola.eus/gipuzkoako-azoken-sarea
Landa Emakumeak Gara (LEG) egitasmoa.
Landa Emakumeak Gara proiektuak, landa emakumeen arteko ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburua du. Proiektuaren ardatz nagusiak, landa emakumeak eta bizikidetza izan dira hasieratik proiektuarekin bultzatu nahi izan diren arloak.
2021eko udaberrian jarri zen martxan proiektua eta “LANDA EMAKUMEAK eta BIZIKIDETZA” lehiaketa jarri zen martxan. Lehiaketa honetatik sortutako materiala (erakusketa eta bideoak), eta bizikidetzaren inguruan jasotako ideia, hausnarketa, eztabaida-gai ezberdinak, zein guzti honen azterketak emandako ondorioekin ekimen ezberdinak antolatu dira.
Landa Emakumeak Gara prozesuarekin, herri eta auzo mailan antolatuta dauden eta dagoeneko identifikatuta dauden emakumeen parte hartzea lortu nahi dugu.
Eragile ezberdinak integratzeko ekintzak planteatzen dira, auzo edo herrietako egoera eta errealitateari egokitutako ekintza integratzaileak, EAEko beste bi lurraldeetara zabaltzeko bokazioarekin eta gainontzeko lurraldeetako iniziatiben sustatzaileekin harremanak bultzatuko lukeena. Landa Emakumeen profila oso anitza izanik ere ezinbestekoa da Landaolarentzat emakume nekazarien parte hartzea ekimen honetan eta hori bermatzeko bideak landuko dira.
Informazio gehiago: landaola.eus/landa-emakumeak-gara/
Lurretik Mahaira egitasmoa (Lurralde mailako elikadura estrategia)
2022an abiatutako proiektua da. Kontsumo jasangarria eta kontsumo arduratsua sustatzeko akonpainamedu sistema bat da LURRETIK MAHAIRA proiektua.
Akonpainamendu sistema honek ekoizpenean eta kontsumoan eragitea nahi du. Ekoizleen kasuan sorreran eta transizio ekologikoan eragiteko aukera landuko da, ekoizpen guneak sustatuaz eta transizio ekologikoan lagunduaz ekoizleei gestio etxeen bidez. Transizio hau kontsumitzaileen eskaerak kontutan izanik egitea nahi da, salmenta eredu desberdinetan nekazal produktuen eskaintza ahalbidetuaz. Ikuspegi sistemiko batetik erantzun nahi da erronkari: eragile publiko eta pribatuen artean antolatutako aliantzetan oinarrituko da proiektua.
Ekoizleei jasangarritasunerako trantsizio bidean eredu egokiak bilatzen lagundu nahi diegu sektoreko eragile desberdinon akonpainamendu sistematizatuarekin, ekoizpen fasetik hasita kontsumitzaileak demandatzen duen produktu eta zerbitzuetara ahalik eta hobekien egokitu eta erantzuteko. Gaur egun dauden sektoreko elkarte zein erakundeen ekosistema honetan elkarlana eta koordinazioa saretu eta egituratzearen beharrean eragin nahi dugu proiektu honekin. Besteren artean, horren baitan egongo baita Gipuzkoako elikagai ekoizpenaren bideragarritasuna eta zeharka, lurralde kohesio eta garapena.
Proposatzen ditugun proiektu sortak baliozkotutako ereduak (kontsumo kooperatibak, ekoizpen kooperatibak, denda txiki eta ekoizleen arteko aliantzak) Gipuzkoan eskalatzea eta erreplikatzeko egokitzapen edota ikerketak egin nahi ditugu kasu batzuetan eta besteetan, eredu eta irtenbide prototipatuak izan direnak (Iparraldeko TREBATU guneak, lur-funtsak) Gipuzkoan esperimentatzea edota baliozkotzea bilatzen dugu, eskalatze fasera pasa aurretik.
Egitasmoa aurrera eramateko aliantzak bilatu dira. Aliantzako kideak hauek dira: Landaola Federazioa, HAZI Fundazioa, ELIKA fundazioa, Abelur kooperatiba eta Lurgintza kooperatiba. Kolaboratzaileen artean Deustuko Unibertsitatea dago.
Informazio gehiago: landaola.eus/lurretik-mahaira/
Bertako produktuen sustapena. Azokak, jangela kolektiboak…
- Bertako produktuaren kontsumoa sustatzeko ekintzak ezberdinak antolatzen dira eskualdeko beste eragileekin batera (publikoak-pribatuak): azokak, adibidez: Karapaixo Azoka; Gatz Eguna eta nekazaritza ekologikoko azoka; Aretxabaletako tomatearen Astea… tailerrak, dastaketak lehiaketak…
- Jangela kolektiboak bertako produktuekin hornitzeko EREINDAJAN BERGARA egindako eskualdeko egoeraren diagnostikoa eta ezarpenerako plana elkarlana sustatu eta prozesuan zehar sortzen diren beharrei erantzuteko saiakera egiten da. Bultzatzen dituen proiektuak eta prozesuetan sortzen diren beharrei laguntzeko koordinazio lana burutzeko lanketa egiten da.
Nekazal Kulturan Hezi egitasmoa.
Nekazaritza ikuspegitik, Hezkuntza eremuan, ikastetxeekin elkarlanean garatzen diren ekintzak antolatzen dira egitasmo honekin. Landa eremuak betetzen dituen funtzioak eta nekazariek osasunean, paisaian eta kulturaren mantentzean duten papera ikasleei helaraztea litzateke helburuetariko bat. Baita baserriko mundua etorkizuneko irtenbide profesional gisa aurkeztea.
LANDAOLAren eskutik jarduera hauek Gipuzkoa mailan modu antolatu batean koordinatzea, kudeatzea eta saretzea bultzatzen da:
-
- ESKOLA BARATZAK: Programa honen bidez haurrek baratza baten prozesu bizia ezagutzen dute. Asmoa ikastetxeko jangelekin lotzea da, eta gai pedagogikoekin bat egitea baratza barruan hainbat diziplina sustatuaz, eta honi lotuta elikadura osasuntsua, ingurugiroaren babesa eta nekazaritzaren garapenari buruzko kontzientzia jorratzen dute. Bertako hazien zaintza erreserborio ere izatea bilatzen da.
- HAZIEN SUSTAPENA: Hazi sarearekin baserrietan gorderik dauden haziak ezagutu eta balioan jarri nahi dira hedapena emanez. Honako ekintzak antolatzen dira: Hazi ezkutuen bila. Hazien aterpea. Hazien erauzketa tailerra. Elikadura mapa. Eskola agroekologia Ikastetxeetan. Maleta ibiltariak eta Nekazal hiztegia.
RIS3 jardunaldia
Landaolatik RIS3 jardunaldia urtero antolatzen da Innobasqueren programazioren barne. Berrikuntza arloan burutzen ditugun proiektuek ezagutzera emateko eta aliantzak topatzeko baliatzen da jardunaldia.
Sare sozialak, web orria.
Elkartetik Komunikazioa eta sentsibilizazio jarduerak bultzatzeko ahalegin berezia egiten da. Landaolatik ere bultzatzen diren ekimenak dira eta komunikazio arloa lantzen da elkarlanean.
Sare sozialak (facebook eta twitter) eta web orria ezinbestekoak bihurtu dira komunikazio tresnak bezala. Komunikabideek eta ekitaldiez baliatuz Elkartearen eta Landaolaren jardueraren berri ematen da, laguntzen diren proiektuen zabalkundea egiten da eta landa eremuarekiko gizartearen sentikortzea lantzen da. Helburuetako bat, landa eremua gizartera gerturatzea litzateke, balioan jarriz.
Landaola Sariak
2016. urtean burutu zen lehen edizioa. Sari hauetan lau sari banatzen dituzte Landaola Federazioko kideek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Saritzen diren lau atal edo kategoria bereizten dira, honakoak dira: Erakunde publikoa, Erakunde pribatua, landa eremuko emakumea eta ibilbidea. Landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egin asmoz antolatzen da Sariketa. Irizpideen artean eredugarritasuna eta eremuan zabaltzeko duten aukerez gain, izan dezaketen oihartzuna eta lankidetza ere aintzat hartzen dira.
Informazio gehiago: https://landaola.eus/category/landaola-sariak-eu/
EHUko Uda ikastaroa
Landaolak EHUko Uda Ikastaro programaren barnean jardunaldi bat antolatzen du urtero. Antolatzen den jardunaldian gai-proiektu bateri lotzen da eta proiektua ezagutarazteko, balorean jartzeko eta elkarlana sustatzeko baliatzen da jardunaldia.