Non gaude
Debagoieneko Eskualdea Euskal Autonomi Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean.
Eskualdeko ardatz nagusia Deba ibaiak osatzen du; Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako udalerriak zeharkatzen dituena. Ardatz honen ezker aldera Elgeta geratzen da eta eskubitara Antzuola eta Oñati. 8 udalerri hauek dira eskualdea osatzen dutenak. Hala ere, bailara eta Eremu Funtzionala Arabako Aramaio udalerriak ere osatzen du.
Eskualde hau osatzen duen bailara oso estua da eta honen ondorioz orografia aldapatsuak edozein arlotako hazkuntza eta hedapena mugatzen du. Hau, batez ere, ardatz nagusi diren udalerrietan gertatzen da, non hiriguneek saturazio maila altua duten.
Bere kokapenak (hiru lurralde historikoekin muga egiten du) Bizkaia eta Arabako lurraldeekin harreman estua eta bertarako joera izatera eraman du Debagoiena.
Azalera
%
Biztanleria
%
Biztanleria dentsitatea
Landa auzoetako biztanleak
-
%
*Landa auzoak udaletxeek jarritako irizpideen arabera kontutan hartu dira
Landa auzoetako biztanleak
Leintz-Gatzaga eta Elgeta barne
%
Landa eremuko auzoak
Eskualdea funtsean industriala da baina landa eremu zabala ere badu, udalerrien artean desberdintasun nabariak dituen arren. Udalerri bakoitzaren landa eremuaren zehaztapena behean ageri da: