Plan estrategikoa

Landa Garapeneko 7/2022 Legea gure ardatza da, Landa Garapen Programak (LGP) diseinatzeko eta Elkartearen helburu orokorrak eta arlo estrategikoak finkatzeko eta aurrera eramateko.

2015-2020 epealdiko balorazioa egin ondoren 2023-2027 epealdirako Landa Garapen Programa berria martxan jarriko da.

Debagoieneko Landa Garapenerako Programan Helburu Orokorrak jasota ditugu:

  1. Nekazaritza jarduera sustatu.
  2. Landa eremuarekin zer ikusia duten jarduera ekonomikoak garatu.
  3. Landa eremuko funtzioaniztazuna errekonozitu.
  4. Landa eremuko bizi kalitatea hobetu.

 

Eta helburu hauek lortzeko lau Arlo Estrategiko landuko dira:

      1. Nekazaritza jarduera sustatu, lurra eskuragarri jarriz eta elkarlana bultzatuz. Nekazaritza eredu berriak bilatu eta garatu, berrikuntza eta kooperazioa landuz, beti ere lurrari lotutako ekimenak. Jarduera sustatzeko beharrezko zerbitzuak egituratu eta batez ere gazteak sektorean hasi daitezen neurriak hartu.
      2. Landa ingurunearekin bateragarri diren beste jardueren garapena.Dibertsifikaziorako jarduerak bultzatu: Landaturismoa, artisautza, energia berriztagarriak, natura eta nekazaritzari lotutako terapiak, gizarteratze zerbitzuak, …
      3. Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapena eta errekonozimentua. Gizartea orokorrean landa eremuak duen garrantziaz jabetu daitezen. Bertako biztanleria landa eremuak gizartean duen garrantziaz jabetu dadin lortu eta bertakotasun sentipena indartu. Administrazioaren inplikazioa.
      4. Landa eremuetako bizi kalitatearen hobekuntza. Landa eremua oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturez hornitu eta horiek mantentzea bermatu.

     

     

    Zeharkako ardatzak:

      1. Genero-ikuspegia.
      2. Iraunkortasuna.
      3. Lankidetza.