Zer egiten dugu?

Eskualdeko herri txiki, landa auzoen eta landa ingurunearen garapenaren alde lan egiten dugu aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskainiz.

Landa Garapeneko 7/2022 Lege berria indarrean dugu. Legea gure ardatza da, Landa Garapen Programak (LGP) diseinatzeko eta Elkartearen helburu orokorrak eta arlo estrategikoak finkatzeko eta aurrera eramateko.

LGP eskualdeko landa-ingurunearen antolamendua eta kudeaketa iraunkorra egiteko tresna da, eta funtzio horiek burutzeko eragile ezberdinen inplikazioa eta konpromisoa lortzeko lanketa eskatzen du. Dauden baliabideak egoki erabiltzea, eta eskualdearen garapen integralik onena bermatzera bideratutako estrategia da LGP. Bertan jasotzen diren helburuak, arlo estrategikoak eta adostutako ekintzen garapena lortzeko eta bultzatzeko lanketa egiten dugu.

Eskualdeko landa ingurunearen garapenean elkarlanean aritzeko eragile ezberdinen aliantzak topatzeko lana egiten dugu eta erakunde, administrazio eta pertsona guztiei (era guztietako baliabideekin: ekonomikoak, giza baliabideak, instalazioak...), lanketa honetan inplikatzeko tresnak eta baliabideak eskuratzeko aliantzak bultzatzen ditugu.

Beste lanketa batzuen artean, honakoak ere burutzen ditugu: landa-inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko baliabideak jarri; kooperazio-ekimenak sortu, bultzatu eta garatzeko ohitura sortzeko tresnak bilatu; landa-garapen aktiboa eta dinamikoa ekarriko duten eremuak eskaintzeko aukerak aztertu; zerbitzu ezberdinak antolatu: nekazal inguruneko plastiko bilketa, artile bilketa,… proiektuen dinamizazioa eta aholkularitza; diru laguntzen informazioa eta tramitatzeko aholkularitza...