Artile bilketa
Azken urteetan artilea ustiategiko errentan diru sarrera izatetik, hondakin gisa kudeatu eta hauek kudeatzeko ordaindu behar izatera pasa da. Animalietatik eratorritako hondakina izanik, Europako normatiben arabera Sandach3 sailkapena jasotzen du, gizakiontzako arrisku gutxieneko gai modura. Hala eta guztiz ere, tratamendu posibleak ez dira nola nahikoak, eta hauek kudeatzeko baimen berezia izan behar da. Egun artilearen balorizazio eta merkaturako irtenbide interesgarriak garatzen ari bagara ere, Gipuzkoako lehen sektoreko eragileekin artilearen mahaia dago eratuta.
Baserrietako artile bilketa zerbitzua LGEetatik koordinatzen da. Eusko Jaurlaritzaren 60/2012 legedira egokitutako bilketa antolatu eta koordinatzen da, Landaola eta Lurgintzarekin batera.
Urtero antolatzen da artile bilketako zerbitzua Gipuzkoako eskualde guztietan, tartean Debagoienean.
Eskualdean, bilketa eguna (egun bakarra) eta artilea jasoko den gunearen informazioa zabaltzen da eta Debagoienako koordinazioa eta bilketa eguneko kudeaketa Deba Garaiak egiten du.
Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiko LURRALDE OREKA BERDEA departamentuak egiten du eta bestea zerbitzua jasotzen duten artzainek.