Banda zabala
BANDA ZABALA ULTRA AZKARRA landa eremuan jartzeko lanketa egiten da. Gipuzkoako Foru Aldundiko LURRALDE OREKA BERDEA departamentuak arduratzen da proiektuaz eta Landa Garapenerako Elkarteek bitarteko lana burutzen dugu eskualdeko Udalekin. Debagoienan, Deba Garaia da koordinatzailea.
Landa eremuan faseka ari da ezartzen banda zabala eta udalerri txikietan bigarren fasea bukatu da eta baserri gehienetara fibra eramanda dago. Falta diren guneen identifikazioa eta kontrastea egiten da eta hurrengo fasean gauzatzeko zerrendatu egiten dira eta Foru Aldundira bideratzen dira.