Makinaria zerbitzua

LANDAOLAren bitartez Gipuzkoako baserritar eta abeltzainei zuzendutako makinaria zerbitzuak bultzatu eta diruz laguntzen dira. Gure eskualdean ere, eskaera egon ezkero, izapideak egiten dira zerbitzua emateko.

Ematen diren zerbitzuetako batzuk, honakoak dira:

  • Belar lanak, belarra biltzeko zerbitzuak.
  • Belardien hobekuntzak.

Makinaria zerbitzuak ematen dituzten elkarte eta kooperatiba guztien arteko elkarlana ere bilatzen da LANDAOLATIK.

Makinaria zerbitzua diruz laguntzen da eta jaso ahal izateko baldintza xehe batzuk bete behar dituzte bai baserritarrek, bai makinaria zerbitzu emaileek.