Neumatiko bilketa
Baserri askotan, gaur egun, siloa ez da egiten edo bola bitarteko modalitatean eman da. Ondorioz, zenbait baserritako kautxuzko hondakin hau (pneumatikoak) bideratu ezinda geratu da.
Pneumatiko biltzeko zerbitzua, gestio etxeekin kontrastatu eta beren gomendioz bideratu izan da silo gehien erabiltzen dutenen artean. Pneumatikoen bilketa eta kudeaketa egiteko hitzarmena sinatu du LANDAOLAk DESGUACES LEZO enpresarekin. Enpresa hau da pneumatikoak baserrietan biltzen dituena.
LANDAOLAtik kudeatzen da zerbitzua. Aurrez abisatu eta baldintzak onartu dituztenekin egiten da bilketa, baserritarrak zerbitzu kostuaren %30 bere gain hartzen du eta gainontzekoa LANDAOLAK, Foru Aldundiko dirulaguntzarekin finantzatzen du.