Nekazal plastiko bilketa

Plastikoei irtenbide txukun bat ematea zaila izan da, batzuetan erre, bestetan lurperatu, edo pilatuta haizeak non nahi barreiatuz, paisai eta bazterrak zikintzera eramaten dute, ingurumenean kalteak eraginez. Neurri zuzena, baimendutako enpresekin elkar lana egitea da. Honela, kalteak ekiditen eta lehenengo sektore garbi baten alde egitea lortzen dugu. 

Gipuzkoako eskualde guztietan eskaintzen da zerbitzua Landaola bitartez. Eskualde bakoitzean, Landa Garapenerako Elkarteak kudeaketaz arduratzen da.

Deba Garaiatik, Debagoienako nekazal ustiategietan sortzen diren plastikoen bilketa zerbitzua kudeatzen da (siloa, belar bolak, negutegi eta ortuetako lurra estaltzeko plastikoa, sokak eta pentsu sakoak jasotzen dira), urtean bederatzi bilketa egiten dira eta bilketa puntuak, ibilbidea eta maiztasuna urte hasieran ezagutzera ematen dira lantzen dugun egutegiaren bidez. Gure eskualdean herri guztietan bilketa puntu batzuk adostuta dauzkagu. Adostuta dauden puntuetatik aparte noizbehinkako puntu batzuk ere baditugu eta horren barne zerbitzu pertsonalizatua ere ematen dugu.

Batuko den plastiko mota:
- Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
- Belar boletan erabiltzen den plastikoa.
- Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
- Negutegiak estaltzeko plastikoa.

OHARRA: Sokak eta Sareak plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta aterako dira. Plastikoa txukun egon beharko da jasotzea posible izateko.

Plastikoa ateratzeko egunak - 2023:
- Urtarrilak 24
- Otsailak 28
- Martxoak 28
- Maiatzak 23
- Uztailak 18
- Irailak 26
- Urriak 24
- Azaroak 28
- Abenduak 26

Utzi plastikoa arratsaldez, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko (943 762547).