Liztor beltza

Liztor beltza edo asiarra (Vespa velutina ssp. nigrithorax) intsektu exotiko inbaditzaileak sortzen dituen kabiren bat inguruan? Horiek tratatu edo deusezteko zerbitzua kudeatu dezakegu!

Liztor beltzaren kanpainarekin nekazal jardueran eta Ingurumenean liztor beltzak egiten duen kaltea arintzea bilatzen du, lehen eta bigarren mailako habien desaktibazioa burutuaz, eta ahal den kasuan kabiak agertu diren lekuetatik kenduaz.

Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiko LURRALDE OREKA BERDEA departamentuak koordinatu eta kontrolatzen da. Web orri bat baliatzen da jarduera guztiak jaso ahal izateko eta aplikatibo horren bidez koordinazioa eta kontrola eramaten da.

Liztor beltzaren aurkako Lan-Taldea sortuta dago Gipuzkoa mailan eta Lan-Taldean Gipuzkoako Foru Aldundiko Basanimalien eta Landareen zerbitzuko teknikariak, basozainen ordezkariak, suhiltzaileen ordezkariak, Udaletako ordezkariek, LANDAOLAko ordezkariak… parte hartzen dute. Eskualde mailan koordinazio mahai bat osatuta dago, bertan Udaletako arduradunak eta DEBA GARAIAko teknikariak parte hartzen dugularik. GFArekin dugun hitzarmenaren arabera habiak tratatzeko zerbitzua martxan jarrita dugu Debagoienan eta DEBA GARAIAk Udal bakoitzarekin Hitzarmena sinatzen du kanpaina antolatzeko eta zerbitzuaren koordinazioa egiteko.